martes, 29 de septiembre de 2026

Asteko Nobedadea / Novedad de la Semana: Armonices Mundi

MUNDUAREN HARMONIA

Entsegua /Ensayo

Autor / Egilea: Johannes Kepler. Itzulpena, Sarrera eta oharrak Gotzon Arrizabalaga

Musikaren Filosofia bilduma. Arpirenea Musicae

2026

     Hau da, Gotzon Arrizabalagaren hitzetan, Keplerrek adierazten duen  tesi nagusia: " Mundu guztia harmonia bat dela, mundua harmonia musikal horretan oinarritzen dela; baina testua oso konplexua da. Keplerrek uste du planeten biraketak poligono erregularren bidez antolatzen direla. Musikarekin zerikusia duen partean, planeta bakoitzari musika nota bat esleitzen dio, eta nota horiek guztiak biran dabiltzanean osatzen dute harmonia bat. Esferen harmonia, alegia."

 + INFO (Iturria): https://www.berria.eus/bizigiro/jarraitu-egin-behar-dugu-unibertsalak-izan-diren-testuak-euskarara-itzultzen_2156571_102.html


    En 1619, Johannes Kepler publicó *Harmonices Mundi* (La armonía del mundo). El libro contiene su teoría definitiva del cosmos, que combina una versión de su teoría poliédrica original con las órbitas planetarias elípticas y la teoría de la armonía musical.  Estas demostraciones interactivas permiten ver y escuchar el universo de Kepler. 

https://evoluteur.github.io/music-of-the-spheres/index.html

https://demonstrations.wolfram.com/KeplersHarmonicesMundi/



 


lunes, 28 de septiembre de 2026

Euskal Komiki eguna

 

Euskarazko komikigintza sustatzeko asmoz, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komikiaren Eguna ekimena abiarazi zuten, euskarazko komikigintza ikusgarri egiteko asmoz.

2025eko irailaren 29an antolatu zen lehen edizioa, eta urtero egun berean jarraipena izateko borondatea dute.


Egun hau ospatzeko Maurizia, Biziminaren hotsa proposatzen dizuegu. komikia Maurizia Aldeiturriaga panderojoleari buruzkoa da 



Maurizia, Biziminaren hotsa

Garbiñe Ubeda Goikoetxea

GARLUK

2025

Bizitza xumea izan zuen Mauriziak, eta xumetasun horretatik bihurtu zen ezinbesteko erreferentzia, naturaltasunaren etsenplu eta, finean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren doinuek erraietan egiten dute dardara. Lurrai atxikia sentitzen da haren ahotsa, sua bezain gobernaezin.

Maurizia Aldeiturriaga katebegi bat da, eta bere panderoaz batera, denborari egiten dio desafioa: iragana proiektatzen du geroan, eta geroa iraganean.