Mostrando entradas con la etiqueta Maurizia Aldeiturriaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Maurizia Aldeiturriaga. Mostrar todas las entradas

lunes, 28 de septiembre de 2026

Euskal Komiki eguna

 

Euskarazko komikigintza sustatzeko asmoz, hainbat komikizale eta komikigilek Euskal Komikiaren Eguna ekimena abiarazi zuten, euskarazko komikigintza ikusgarri egiteko asmoz.

2025eko irailaren 29an antolatu zen lehen edizioa, eta urtero egun berean jarraipena izateko borondatea dute.


Egun hau ospatzeko Maurizia, Biziminaren hotsa proposatzen dizuegu. komikia Maurizia Aldeiturriaga panderojoleari buruzkoa da 



Maurizia, Biziminaren hotsa

Garbiñe Ubeda Goikoetxea

GARLUK

2025

Bizitza xumea izan zuen Mauriziak, eta xumetasun horretatik bihurtu zen ezinbesteko erreferentzia, naturaltasunaren etsenplu eta, finean, euskal kulturaren ikono. Mauriziaren doinuek erraietan egiten dute dardara. Lurrai atxikia sentitzen da haren ahotsa, sua bezain gobernaezin.

Maurizia Aldeiturriaga katebegi bat da, eta bere panderoaz batera, denborari egiten dio desafioa: iragana proiektatzen du geroan, eta geroa iraganean.