Mostrando entradas con la etiqueta Literatura infantil y juvenil. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Literatura infantil y juvenil. Mostrar todas las entradas

martes, 10 de febrero de 2026

Gure gomendioak / nuestras recomendaciones: Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria / Un cuento maravilloso para enamorarse de la música

 

Orkestra zooragarria

[testua] Gotzone Butron ; [irudiak] Aitziber Raya

Iruñea : Pamiela, 2025

[44] or. : kol. ir. ; 31 cm

Adina: 5 urtetik aurrera

2025ko Etxepare saria

Musikaz maitemintzeko ipuin zoragarria.

Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere: argumentuaren aria partitura bat dugu oraingoan. Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz.

Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Eranskin moduan, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko.

Un cuento maravilloso para enamorarse de la música. 

Este álbum es atractivo para disfrutar con los ojos pero, como pocas veces, también para escuchar con los oídos. Por un lado, nos trae una divertida historia que está narrada de forma brillante y, por otro lado, nos invita a la música clásica con valentía: tenemos esta vez una partitura de aria del argumento. La orquesta zoorable, interrelaciona música y fantasía de forma magistral, incorporando también humor y creando una historia tan divertida como educativa.  son muy buenas, coinciden perfectamente con el texto porque los diferentes planos, tamaños y ubicaciones que se utilizan redondean la obra. A modo de apéndice, existen unos QR para poder escuchar las obras musicales que se mencionan a lo largo de la historia durante su lectura.


Iturria / Fuente: Pamiela 

viernes, 6 de febrero de 2026

Gure gomendioak / nuestras recomendaciones: Orkestra lurtarra


Orkestra Lurtarra

Harkaitz Cano /Jokin Mitxelena (Ilus.)

Euskaraz 2013

Argitaletxea: Elkar

Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi t-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.

2014. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Haur eta Gazte Literatura arloan

La orquesta terrestre

Harkaitz Cano / Óscar Julve (Ilustrador)

SM ediciones Gazteleraz 2017 

Todo empezó el día en que Manu puso un anuncio en la calle para formar una orquesta. Primero llegó María Ratos, que tocaba el violín siempre y cuando no le picara la axila. Después llegó Redondo, que tocaba el triángulo. Y su jilguero mudo. Y los hermanos Perfumetti, con sus trompetas y su cabra... y un montón de personajes que deleitarán a los lectores con sus locas y musicales aventuras.

martes, 3 de febrero de 2026

Gure gomendioak / nuestras recomendaciones: XIRRIBIT Ipuin musikatua

 
Euskal Barrok Ensemblek
Xirribit ipuin musikatua aurkeztu du, Juan Kruz Igerabideren hitzez eta Irene Iruretaren ilustrazio liuragarriez lagunduta. Xirribit izeneko arrabita-iratxo magikoaren eta bere lagun Euskeleleren abenturek antzinako laminen mundura eramango gaituzte, musika zoragarrien bitartez haur zein nagusi sorginduko dituen ipuin musikatu honetan.

Egileak: Enrike Solinís, Euskal Barrok Ensemble, Miren Zeberio, Lore Zeberio, Maika Etxekopar.