Garamut (Tambor de hendidura. Papua Nueva Guinea) |
Música para ver / ikusteko musika web orrian José Luis Loidi & Lourdes Yarza irundarren bilduma dago ikusgai. Gaur egun, Bost kontinenteetako etnien 3.000tik gora musika-tresna dauzkate bilduman, eta haietako askok balio izugarria dute ikuspegi etnomusikologiko eta artistikotik. Europako bilduma pribaturik onenen artean hartuta dago. Heuren bilatzailean Musika-tresnak gaur egungo organologiak onartzen dituen lau multzo edo familiatan sailkatzen dituzte. Hauek dira lau familia horiek: Idiofonoak, Membranofonoak, Kordofonoak eta Aerofonoak.