

El artículo y el DVD que recoge este viaje están ya disponibles en la biblioteca.
Jesús Guridi Kontserbatorioko biolin irakasle den Iñaki Lagosen artikulua agertu da Música y Educación aldizkariaren abenduko alean. Artikuluan bost urtez EIO proiektuko koordinatzaileak, Euskadiko Ikasleen Orkestrak atzerrira egindako bidaien berri ematen digu, Venezuelara (2010) eta Kolonbiara (2012) batik bat. Herrialde hauetan, musikaren hezkuntzaren bitartez, Sistema deituriko metodoak eta Batuta Fundazioak lortutako gizarte hobekuntzen lekuko izan dira orkestrako kideak. Era berean, bertako musikariekin harremanetan jartzeko eta elkarrekin kontzertuak emateko parada izan dute EOIko musikari gazte hauek bai eta kontserbatorioko irakaslea den Iker Sanchez zuzendariak ere.
Artikulua jadanik eskura duzue liburutegian. Bidaia jasotzen duen DVDa ikusgai dago ere bai.
Artikulua jadanik eskura duzue liburutegian. Bidaia jasotzen duen DVDa ikusgai dago ere bai.