
Arriagaren facsimilen dohaitza eskertuz:
Udal liburutegiek eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak Arraiga musikariari omenaldia egin nahi izan diote facsímil bat argitaratuz, Sinfonía fa M, Op. I, lanarena alegia. Honekin, 16 dira orain arte argitaratu dituztenak. Facsímil hauek ez daude salgai baina besteak beste, gure liburutegian kontsultatu daitezke dohaitza honi esker.
Bestalde, Arriagaren lan interesgarriena digitalizatua izan da eta ikusgai dago edonorentzat Bilboko Liburutegi Digitalean eta Europeana atarian.