El viernes 26
de octubre a las 19 horas en KUTXA Kultur Plaza
de TABAKALERA (4ª planta) se
celebrará un concierto-mesa
redonda sobre la difusión del patrimonio musical creado por mujeres vascas compositoras. |
Se podrán escuchar
obras de la única autora vasca del siglo XVIII que conocemos, Mme. Mazarredo,
así como obras de la vascofrancesa Julie Adrienne Carricaburu, la navarra
Emiliana de Zubeldia, que desarrolló su labor en Mexico, y Mª Luisa Ozaita
impulsora de la creación de mujeres compositoras. Serán intérpretes, Leire
Rivas (soprano) y Gotzone Higueras (piano). El concierto enmarcará un diálogo
de Gotzone Higueras con las compositoras contemporáneas Isabel Urrutia y Zuriñe
F. Gerenabarrena acerca de la problemática actual de las mujeres compositoras.
Mº Luisa Ozaita |
Datorren urriaren 26an, ostirala, 19:00tan, TABAKALERAko KUTXA Kultur plazan (4. Solairua), kontzertu-mahai ingurua ospatuko da, eta euskal emakume konpositoreek sortutako musika ondarearen difusioa izango du ardatz.
Ezagutzen den XVIII. mendeko emakume bakarraren
obrak entzungai izango ditugu, Mme. Mazarredorenak, hain zuzen ere. Horrezaz
gain, Julie Adrienne Carricaburu, Emiliana Zubeldia eta Mª Luisa Ozaitaren
obrek ere lekua izango dute. Emiliana Zubeldiak bere lan ibilbidea
Mexikon garatu zuen, eta Mª Luisa Ozaitak emakume musikagileen sorkuntza
sustatu izan zuen. Leire Rivas (sopranoa) eta Gotzone Higuera (pianista) izango
dira interpreteak. Emakume musikagileek egun dituzten arazoen inguruan
mintzatuko dira Gotzone Higuera, eta Isabel Urrutia eta Zuriñe F. Generabarrena
konpositoreak.
Jarduera hau Ondarean Europako Jardunaldien markoan gauzatuko da.
ERESBILek ospakizun honekin bat egiten du, bere baitan jaso eta
berreskuratzen duen musika ondarea herritarrei azaleratzeko
xedez. Mª Luisa Ozaitaren lanak eta funts dokumentala ERESBILera sartzen
hasi zen 2006tik aurrera. Iaz zendu zen Barakaldoko musikagilea, Asociación
Mujeres en la Música elkartearen sortzailea izan zen. Bere
funtsak emakume askoren lanak jasotzen ditu, oraindik ere, hein handi batean,
“ondare ezkutua” direnak.