A partir del 8 de octubre de 2026, el auditorio de
la Universidad Adam Mickiewicz en Poznań acogerá el 17.º Concurso Internacional
de Violín Henryk Wieniawski, el certamen de violín más antiguo del mundo y uno
de los más prestigiosos. Cincuenta violinistas de talento excepcional,
procedentes de todo el mundo y seleccionados a través de rondas preliminares,
competirán por la victoria.
2026ko urriaren 8tik aurrera, Poznańeko Adam
Mickiewicz Unibertsitateko Auditorioak Henryk Wieniawski Biolin Lehiaketa
Internazionalaren 17. edizioa hartuko du; munduan ospatzen den
biolin-lehiaketarik zaharrena da, eta baita entzutetsuenetako bat ere. Mundu osoko berrogeita hamar biolin-jotzaile, aparteko talentua dutenak eta aurretiazko kanporaketetan hautatuak,
garaipenaren bila lehiatuko dira.
Rebecca Helferich Clarke (Harrow, Londres, 27 de
agosto de 1886 – Nueva York, 13 de octubre de 1979)
Fue una de
las primeras mujeres compositoras y violistas profesionales del siglo XX.
Nacida en Harrow, cerca de Londres, en 1886, de padre estadounidense y madre
alemana, Rebecca creció entre culturas, lenguas y músicas, algo que marcaría su
sensibilidad artística. Estudió en el Royal College of Music, donde fue alumna
de Charles Villiers Stanford, quien la animó a componer. Allí cambió el violín
por la viola, su gran compañera.
Fue también una de las primeras mujeres en tocar en
orquestas profesionales británicas, y en 1919 alcanzó fama internacional con su
Sonata para viola y piano, presentada bajo el seudónimo masculino Anthony
Trent.
Durante las décadas de 1920 y 1930, recorrió el
mundo como intérprete y fundó el English Ensemble, un cuarteto de mujeres
pioneras. Vivió entre Inglaterra y Estados Unidos, donde la
sorprendió la Segunda Guerra Mundial. En 1944 se casó con el pianista James
Friskin y se estableció en Nueva York, donde vivió hasta su muerte en 1979.
Sus obras de cámara más conocidas, Sonata para viola
(violonchelo) (1919) y Piano Trío (1921), están disponibles en los siguientes enlaces / Haren
ganbera-musika lanik ezagunenak , Biolarako (edo biolontxelorako) sonata (1919) eta Piano-hirukotea (1921), esteka hauetan daude eskuragarri: Viola sonata y Piano Trío.
Rebecca Helferich Clarke (Harrow, Londres, 1886ko
abuztuaren 27a – New York, 1979ko urriaren 13a)
XX. mendeko lehen emakume konpositore eta
biola-jotzaile profesionaletako bat izan zen. Harrow-en (Londres inguruan) jaio
zen 1886an, aita estatubatuarra eta ama alemaniarra zituela; kultura, hizkuntza
eta musika-tradizioen nahasketa baten artean hazi zen, eta eragin horiek
moldatu zuten haren sentsibilitate artistikoa. Royal College of Music-en ikasi
zuen Charles Villiers Stanforden gidaritzapean; hark konposatzera bultzatu
zuen. Han aldatu zen biolinetik violara, eta azken hori bere bidelagun iraunkorra
bihurtu zen.
Britainiar orkestra profesionaletan jo zuten lehen
emakumeetako bat ere izan zen, eta 1919an nazioarteko ospea lortu zuen "Biola
eta pianorako sonata" lanarekin; obra hori Anthony Trent gizonezkoaren
ezizenarekin aurkeztu zuen.
1920ko eta 1930eko hamarkadetan, munduan zehar birak
egin zituen interprete gisa, eta English Ensemble taldea sortu zuen; emakumez
soilik osatutako laukote aitzindaria izan zen hura.
Ingalaterraren eta Estatu Batuen artean banatu zuen
bere denbora; azken horretan bizi zen Bigarren Mundu Gerra piztu zenean.
1944an, James Friskin piano-jotzailearekin ezkondu eta New Yorken kokatu zen;
bertan bizi izan zen 1979an hil zen arte.